Hariak Winery
Jatorria
HARIAK, betidanik ardoaren munduarekin lotura izan dugun anai-arreba gazte batzuen ametsa da . Famili proiektu hau magia eta ilusioz beteta dago eta gure belaunaldien ondarea errespetatu eta omentzea izan da gure helburu nagusia.
1946tik, gure familiak ardoaren kultura hedatu du, eta orain, hirugarren belaunaldia izan gara, lurrarekin zuzeneko konexio hori bilatu nahi izan duguna. Hori dela eta, Lapuebla de Labarcako (Arabako Errioxa) mahastirik berezienak bilatzeari ekin genion ,beti ere mahats sorta bakoitzak duen esentzia “terroit” eta jatorriari uko egin gabe.
HARIAK gure ametsaren emaitza da, betidanik ardoaren munduarekin lotzen gaituzten “hari” ikustezin horien omenaldia.Gure botila bakoitzak zapore, tradizio eta hazten ikusi gaituen lurrarekiko maitasun istorio bat kontatzen ditu.
Hariak Winery
Mahastia
Ezagutu gure benetako altxor enologikoa, %100 Tempranillo mahatsez landutako ardoa. Ardo honek berehala eramango zaitu “Los Canales”eko lurzoru magikora, Lapuebla de Labarcan kokatutako leku berezienetako batera.
Lapuebla de Labarca, Arabako Errioxaren mugan dago eta Ebro ibaiak Errioxatik bereizten du.
HARIAK ardoa berezi egiten dituzten ezaugarriak ugari dira. Batetik, 25 urteko batez besteko adina duen mahastia, sorta bakoitzak islatzen duen historia aberatsaren erakusgarri.Bestetik,gure lursailaren kokapen estrategikoa(1,4h). Lur buztin karetsua eta mahatsondoak mendi-hegalean eta hegoalderako norantzan kokatuak egoteak benetako altxor bihurtzen dute lekua eta ondorioz gure HARTAK ardoa.
Ezaugarri guzti hauek gure mahastiei mahatsa hazteko baldintza paregabeak eskaintzen dizkiete.
Laborantza mimatu honen helburua, gure HARIAK ardoa maila gorenean ekoiztea izan da, beti ere lurzoruaren esentzia errespetatuz.
Hariak Winery
Gure ardoak
HARIAK KARBONIKO HARTZIDURA 2024
“Freskoa, bizia, koloretsua”
Beratze karbonikoa Arabako Errioxan urteko ardoa egiteko erabiltzen den ohiko metodoa da.
Mahats sortak osorik jartzen dira deposituetan.
Ale barrutik, hartzidura naturalari esker, azalaren usainak eta kolorea ateratzen dira. Prentsak ondoren ardoaren hartzidura alkoholikoa osatzen du.
Dastatze fitxa
HARIAK TXURIA 2024
Mahasti zaharretako ardo zuria
Bi azpi-lursailetan banatutako partuela bateko mahastia, lursailen goiko aldean (mahastiaren zatirik altuenean) kokatuta, 485 metroko garaieran. Kareharri-hareazko lurzorua.
Mahatsaren harrera, ondorengo mahats hautaketa eta zanpaketa. Beratzea ala fermentazioa mahats azalekin egingo da 16 orduz tenperatura baxuan, ondoren prentsatu eta muztioa ateratzeko.
Hartzidura ere bereizita egingo da. Bi egunetik behin erreboteak, hasieran askoz energikoagoak eta azken egunetan maiztasuna gutxituz. Hartzidura 14º-ko tenperatura kontrolatuan.
Ardo zurietan azidotasuna eta gorputz handia.
Dastatze fitxa
Hariak Winery
















