Hariak Winery

Jatorria

HARIAK, betidanik ardoaren munduarekin lotura izan dugun anai-arreba gazte batzuen ametsa da . Famili proiektu hau magia eta ilusioz beteta dago eta gure belaunaldien ondarea errespetatu eta omentzea izan da gure helburu nagusia.

1946tik, gure familiak ardoaren kultura hedatu du, eta orain, hirugarren belaunaldia izan gara, lurrarekin zuzeneko konexio hori bilatu nahi izan duguna. Hori dela eta, Lapuebla de Labarcako (Arabako Errioxa) mahastirik berezienak bilatzeari ekin genion ,beti ere mahats sorta bakoitzak duen esentzia “terroit” eta jatorriari uko egin gabe.

HARIAK gure ametsaren emaitza da, betidanik ardoaren munduarekin lotzen gaituzten “hari” ikustezin horien omenaldia.Gure botila bakoitzak zapore, tradizio eta hazten ikusi gaituen lurrarekiko maitasun istorio bat kontatzen ditu.

Hariak Winery

Hariak Winery

Mahastia

Ezagutu gure benetako altxor enologikoa, %100 Tempranillo mahatsez landutako ardoa. Ardo honek berehala eramango zaitu “Los Canales”eko lurzoru magikora, Lapuebla de Labarcan kokatutako leku berezienetako batera.

Lapuebla de Labarca, Arabako Errioxaren mugan dago eta Ebro ibaiak Errioxatik bereizten du.

HARIAK ardoa berezi egiten dituzten ezaugarriak ugari dira. Batetik, 25 urteko batez besteko adina duen mahastia, sorta bakoitzak islatzen duen historia aberatsaren erakusgarri.Bestetik,gure lursailaren kokapen estrategikoa(1,4h). Lur buztin karetsua eta mahatsondoak mendi-hegalean eta hegoalderako norantzan kokatuak egoteak benetako altxor bihurtzen dute lekua eta ondorioz gure HARTAK ardoa.

Ezaugarri guzti hauek gure mahastiei mahatsa hazteko baldintza paregabeak eskaintzen dizkiete.

Laborantza mimatu honen helburua, gure HARIAK ardoa maila gorenean ekoiztea izan da, beti ere lurzoruaren esentzia errespetatuz.

Hariak Winery

Gure ardoak

HARIAK KARBONIKO HARTZIDURA 2024

“Freskoa, bizia, koloretsua”

Beratze karbonikoa Arabako Errioxan urteko ardoa egiteko erabiltzen den ohiko metodoa da.

Mahats sortak osorik jartzen dira deposituetan.

Ale barrutik, hartzidura naturalari esker, azalaren usainak eta kolorea ateratzen dira. Prentsak ondoren ardoaren hartzidura alkoholikoa osatzen du.

Dastatze fitxa

%100 Tempranillo
Urriko lehen astea. Eskuzko uzta 15kg-ko kutxetan.
Beratze karbonikoaren metodo tradizionala, mahatsa ardo bihurtzea aldez aurretik mahats sortak birrindu gabe. Mahats sortak osorik sartzen dira 8,000 litroko altzairu herdoilgaitzezko ontzietan, arreta haundiz fruitua haustea saihesteko eta horrela bere esentzia osoa gordetzeko asmoz. 8 eta 10 egun arteko mazeratzea egin zen, 28ºko tenperatura kontrolatuan hartzitzen.
Gerezi koloreko itxura duen ardo beltza da. Basoko fruituen (masusta, mugurdia..) eta lore tonuak. Oso aromatikoa sudurrean. Ahoan, zabala eta indartsua da, mamitsua; pauso orekatua du ahoan, fruta sentsazio handiarekin. Amaiera atsegina, edaria luzatzen duen mingostasun leunarenarekin. Fruta gorrien ukituek edaten jarraitzera gonbidatzen dute, tonu freskagarri eta bizia emanez retrosudurrean.
Haragi gorriak, ehiza, plater erreak, arroz platerak, perretxikoak, arrain urdina eta gazta onduak.
Alkohol Edukia: 14º
Hariak Winery Tinto
Hariak Winery Blanco

HARIAK TXURIA 2024

Mahasti zaharretako ardo zuria

Bi azpi-lursailetan banatutako partuela bateko mahastia, lursailen goiko aldean (mahastiaren zatirik altuenean) kokatuta, 485 metroko garaieran. Kareharri-hareazko lurzorua.

Mahatsaren harrera, ondorengo mahats hautaketa eta zanpaketa. Beratzea ala fermentazioa mahats azalekin egingo da 16 orduz tenperatura baxuan, ondoren prentsatu eta muztioa ateratzeko.

Hartzidura ere bereizita egingo da. Bi egunetik behin erreboteak, hasieran askoz energikoagoak eta azken egunetan maiztasuna gutxituz. Hartzidura 14º-ko tenperatura kontrolatuan.

Ardo zurietan azidotasuna eta gorputz handia.

Dastatze fitxa

Viura %95 eta Malvasia %5
Mahatsaren harrera, ondorengo mahats hautaketa eta zanpaketa. Beratzea ala fermentazioa mahats azalekin egingo da 16 orduz tenperatura baxuan, ondoren prentsatu eta muztioa ateratzeko. Hartzidura ere bereizita egingo da. Bi egunetik behin erreboteak, hasieran askoz energikoagoak eta azken egunetan maiztasuna gutxituz. Hartzidura 14º-ko tenperatura kontrolatuan.
Urre kolore distiratsua reflejo berdeekin. Usain argia, fruta barietatearekin eta mendiko belar eta sagar oharrekin. Ahoan freskoa, zaporetsua eta gorputz handikoa da, ukitu krematsuarekin eta azidotasun onarekin.
Biribila eta oso orekatua. Zertzitzatu 8º eta 10º artean.
Entsaladak eta pasta, arroza, arraina, haragi zuriak, gazta krema ertainekoak. Aperitibo gisa edateko aproposa.
Alkohol edukia %13º

Erosi orain eta izan gure historiaren parte

Ezagutu HARIAK-en zaporea eta ekarri zure mahaira.

Hariak Winery

Jar zaitez gurekin harremanetan

Odriozola Ardoak S.L.k bere datu pertsonalak erabiliko ditu formularioan aurkeztutako eskaerei erantzuteko. Informazio gehiago eta zure eskubideak nola erabili jakiteko, irakurri gure pribatutasun politika.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa Ver más

  • Arduraduna: Odriozola Ardoak S.L..
  • Helburua:  Kontsultei erantzutea.
  • Legitimazioa:  Interesdunaren adostasunez.
  • Tratamenduaren hartzaileak eta eragileak:  Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagatzen edo komunikatzen zerbitzu hori emateko.
  • Eskubideak: Datuak atzitu, zuzendu eta ezabatzea.